Eskoriatzako plazan hainbat herritar batu ziren gertatutakoa gaitzesteko, eta bide batez Iparragirre familiakoei elkartasuna adierazteko.
Iñaki Lizundia, Kalera dinamikako kideak elkarretaratzea egitearen arrazoia zein zen adierazi zuen: "Jipoia, pasa den zapatuan bakarrik aurkitzen zelako gertatu zitzaion Mikel Antzari, eta berriro kartzelan dago, ospitalizatua izan ostean. Egoera hau, batez ere, presoa bakarrik dagoenean edo presoa espetxe baldintzetan bere kideen inguruan ez dagoenean suertatzen da, eta beti dago arrisku hori, euskal presoak pairatzen duten dispertsioagatik gertatzen da. Estatu frantsesean hasi dira pausu batzuk ematen, baina oraindik arazo larri bat dago konpontzeko".