Reauko espetxean "jipoitua" izan da Mikel Antza

Imanol Beloki Unamuno 2018ko apirilaren 16a

Mikel Antza.

Mikel Antza euskal preso politikoa Reauko –Frantzia–espetxean jipoitu dute. Bere gertuko iturriek zabaldu dutenez, atzo jipoitu zuen beste preso batek, eta kubitua apurtuta daukala, eta betondoan zauria duela adierazi dute. Mikel Antza, Maixol Iparragirre Eskoriatzako presoaren bikotekidea da, eta hori horrela, Eraso gehiagorik ez, aski da! lelopean elkarretaratzea izango da, bihar, martitzena, Fernando Eskoriatza plazan, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak