2018/03/01 19:00 - 20:00

Hitzaldiak

Hitzaldia: Eraikinen Ikuskaritza teknikoa (E.I.T)

Hitzaldia: Eraikinen Ikuskaritza teknikoa (E.I.T)
Ibarraundi museoa, Eskoriatza

Batez ere, 50 urtetik gorako etxe jabeei zuzendutako hitzaldia.

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) txosten tekniko bat da, eta bertan eraikinaren azterketa bisuala egin ondoren bere kontserbazio egoera, dituen akatsak eta balizko zergatiak azaltzen dira. Txosten horretan, ikusitako gabeziak konpontzeko behar diren obren proposamena ere egiten da.

Irisgarritasun unibertsaleko oinarrizko baldintzei buruzko txosten bat egiten da osatzeko, eta higiezinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria ere bai.

50 urtetik gorako etxebizitzak

EIT erkidegoko araudiak arautzen du, 50 urtez gorako etxebizitza guztiei egin behar zaie eta katalogatutako beste batzuei ere bai, erabilera dena delakoa izan arren; udalak izango dira aurkezpen egutegia finkatu eta ondoren Eusko Jaurlaritzara bidaliko dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak