Duela hilabete, urtarrilaren 12an, beste lur-jausi bat gertatu zen bidegorriko tarte berean. Herritar batek kexa hori helarazi dio GOIENAri, eta aurreko lur-jausi horri ere egin dio erreferentzia: "Eskoriatzan berriz ere lur-jausia egon da eta bidegorria itxita dago berriz. Lotsagarria, beti berdin".
Eskoriatzako Udalak jakinarazi duenez, jausitakoa jaso eta Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek eremua aztertu bitartean, Olazar auzoa eta zubiaren tarteko bidegorri zatia itxi egin da. Konponketa lanekin amaitu eta bidea berri irekitzen denean, Udalaren webgunean jakinaraziko dutela ere aurreratu dute.