Lur-jausi txiki bat gertatu da Eskoriatzako bidegorrian

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urtarrilaren 12a

Udaltzaina lur-jausia izan den bidegorriko gunean.

Goizaldean, luizi txiki bat gertatu da bidegorrian; Eskoriatzatik Aretxabaletarako tartean, Olazarreko tunela pasa ondoren. Abisua jaso bezain pronto joan da Udaltzaingoa eta tarte hori itxi egin dute konponketa lanak egiteko.

Lur-jausia gertatu den tartetik oso gertu babes hesia dago, hain justu aurreko luizia baten ostean jarri zena.

Konponketa lanak amaitu eta bidegorria irekitakoan, Eskoriatzako Udalaren webgunean jakinaraziko da.

Bidegorria itxita.

Herritar batek 5:45ean ateratako argazkia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak