Hezkuntza Foruak antolatutako urteko lehenengo mendi ibilaldia egingo da domeka honetan, eta aukeratu duten irteera honakoa da: Gatzagatik, Gure Ametsa jatetxetik gora, Hiruerreketara joatea, Deba ibaiaren sorlekua bisitatuz, Atxorrotx zeharkatu eta Eskoriatzarako bidea egitea.
Irteerarako, Gorosarri autobus geltokian batuko dira bertara joan nahi dutenak 09:20ean, eta hiru ordu eta erdiko mendi ibilaldia izango dela aurreikusten dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.