2017/12/16 17:30 - 19:30

Ikastaroak

Arte tailerra familian

Arte tailerra familian
Kultura etxean, Eskoriatza

Abenduaren 16rako Arte sormena familian tailerra antolatu du Eskoriatzako Hezkuntza Foroak; kultura etxean izango da. Tailer horren helburua da familian, haurrekin artearen inguruan gozatzea eta artearekin jolasteko esperientzia bat eskaintzea. Horretarako, ipuin baten esperimentazio artistikoa egingo dute, irudimenaren, jolasaren eta marrazketaren bidez. Marrazteko teknika berriak irakatsiko dituzte, eta nagusiak eta haurrak elkarrekin arituko dira. Laia Bedosek dinamizatuko du, eta tailerrean izena emateko azken eguna abenduaren 13a izango da, kultura etxean; sei euro kostatzen da.

Eguna: abenduaren 16a, larunbata
Ordua: 17:30-19:30
Lekua: Kultur Etxea
Prezioa: 6€ partaideko
Adina: 4 urtetik aurrera. Ezinbestean heldu batekin etorri behar dira.
Hizkuntza: euskaraz
Izena ematea: abenduaren 13ra arte
Lekua: Eskoriatzako Kultur Etxean 943714688/ gazteria@eskoriatza.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak