8 eta 12 urte arteko umeei zuzenduta, bi eguneko ikastaroa antolatu du Eskoriatzako Udalak. Lehenengoa azaroaren 19an izango da, kultura etxean, 16:30ean, eta energia berriztagarriekin robot bat egingo dute. Bigarren eguna, berriz, azaroaren 26an izango da, eta, ordu berean, BEE-BOT robota programatzen jolastuko dira. Oraindik lekua dago izena emateko. Horretarako; Kultura etxera deitu beharko da 943 71 46 88 telefonora.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.