Ederto ospatu dituzte Sanbartolomeak Mazmela auzoan

Imanol Beloki Unamuno 2017ko abu. 28a, 09:42

Zapatuan ospatu zuten San Bartolome eguna Eskoriatzako Mazmela auzoan. Auzo-bazkaria izan zen, eta bazkari ederrarekin gozatzeaz batera, auzokoekin momentu atsegin bat pasatzeko aprobetxatu zuten bertaratutakoek. Iaz antzera, 40 lagun inguru izan ziren bazkarian, eta aurten berrikuntza moduan, Imanol eta Egoitz trikitilariak izan ziren eguna girotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak