Auzo-bazkaria egingo dute Mazmelako auzotarrek San Bartolome eguna ospatzeko

Iaz, San Bartolome eguneko auzo-bazkarian.

Abuztuaren 24ean izan zen San Bartolome eguna ospatzeko Eskoriatzako Mazmela auzoko auzotarrek urteroko auzo-bazkaria egingo dute zapatuan, abuztuaren 26an, Basauria elkartean.

Antzinatik ospatzen den jaia da San Bartolome eguna Eskoriatzako Mazmela auzoan. Lehen, San Bartolomeko ermitan: meza, luntxa eta erromeria egiten zen, baina azken urteotan egin berri den auzo-elkartean bazkaria egin izan dute auzotarrek, eta aurten ere, bertan egingo dute ospakizun jaia.

Eguneko plangintza

Goizean, hainbat joko izango dira txikienentzat; pilota partiduak elizako frontoian, tiragoma txapelketa… besteak beste. Ostean, Egoitz eta Imanol trikitilariekin bat egingo dute herrian hainbat auzotarrek, eta  poteoa egin ostean, bazkaltzera igoko dira elizatera, auzotar guztiekin han batuz.

Bertan, catering-ak prestatutako bazkaria jan, eta bapo bazkaldu ostean, pandero eta trikiti doinuekin girotuko dute bazkalostea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.