Munduko txapelketan lehiatu diren Atamakoei omenaldia egin diete

Atzo, astelehena, Albufeiran, –Portugal– munduko txapelketan izan diren Ariane Piñero eta Joseba Izurrategi Atama Kenpo taldeko borrokalariak omendu zituzten udaletxean. XIV. mundialean Piñerok munduko txapelketa irabazi du eta Izurrategik, berriz, laugarren postu bi lortu ditu.

Eskoriatza Kirol Elkarteko Jabi Corbal, Joserra Zubizarreta alkatea, Atama taldean dauden ikasleak, eta herritar ugari batu ziren atzo eguerdian, Herriko Plazan ongietorria egiteko.

Pasilloa egin ostean, agurra egin zieten munduko txapelketan lehiatu diren bi borrokalariei, eta Rafa Carriet entrenatzaileari. Lore sorta ere jaso zuten, eta ospakizunaz amaitzeko, Benta Motz Berri tabernara gerturatu ziren mokadutxo bat janaz, ospakizunarekin jarraitzeko.

Erlazionatuak

Ariane Piñero kenpoko munduko txapeldun

Eskoriatza

Ariane Piñero munduko txapelduna da Semi Kenpo kategorian. Eskoriatzako Atama Kenpo taldeko borrokalaria Portugaleko Kenpoko Munduko Txapelk...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.