Ariane Piñero kenpoko munduko txapeldun

Imanol Beloki Unamuno 2017ko api. 28a, 13:45
Ariane Piñero Atama Kenpo taldeko borrokalaria.

Ariane Piñero munduko txapelduna da Semi Kenpo kategorian. Eskoriatzako Atama Kenpo taldeko borrokalaria Portugaleko Kenpoko Munduko Txapelketan izan da, eta 55 kilotik beherako kategorian lehiatu da.

Eskoriatzako Atama borroka arteen taldeko bi kide joan dira Munduko txapelketara. Espainiako selekzioarekin aritu diren euskaldun bakarrak izan direnak. Ariane Piñero batetik, eta Joseba Izurrategi, bestetik. Joseba, Semi Kenpon, 95 kilotik beherako kategorian, eta Full Kenpon lehiatu da, eta Ariane, berriz, Semi Kenpo kategorian.

Emaitza onak, ibilbide oparoan

Piñerok Euskadiko eta Espainiako 2014ko eta 2015eko txapelketetan parte hartu du, eta mundukoan, 2015ean, eta hainbat domina lortu ditu. 2015ean zortzi garaikur lortu zituen Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketa bateratuan. Gaur egun Espainiako txapelduna da puntuko borrokan eta erdi-kontaktuan, Guadalajaran lortutako tituluak apirilaren 1ean. Turkian jokatutako munduko txapelketan, berriz, hiru domina lortu zituen.

Kirolari biekin batera beraien maisu eta borroka arteetako taldeko arduradun Rafa Carriet joan da bi kenpolarien coach bezala, borroketan animatu eta aholkatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak