Helburua haurrek ondo pasatzea da, sukaldaritza, igeriketa, jolasak eta gisa horretako ekintzak eginez eta begiraleak lagunduta. 10:00etatik 13:00ak bitartean izango dira haurrak aipatutako hiru egunetan jolasean, eta izen ematea zabalik dago martxoaren 23a arte. Horretarako, kultura etxera joanda, goizez, edo arratsaldez, Tortolis ludotekara joanda egin daiteke. Prezioa, berriz, 20 eurokoa izango da.