Hiru egun horietan 10:00etatik 13:00etara egingo dute lan aukeratuak izango diren begiraleek; LH1 eta LH6 arteko umeei zuzendutako aisialdi eskaintzan, kirol ekintzak, sukaldaritza, ginkanak, jolasak, igerilekua… denetarik izango dute. Interesatuek curriculuma gazteria@eskoriatza.eus posta elektronikora bidali dezakete edo Tortolis ludotekara eraman dezakete zuzenean.