Obra, Sasoi enpresak egin behar zuen hasiera batean, baina azkenean, enpresa aldatzea erabaki du Eskoriatzako Udalak eta Bergarako Artzamendi enpresa arduratuko da lanak aurrera eramateaz.
Egingo diren lanak
Pagaldai harategiaren parean goratutako zebra-bidea jarriko da, autoek abiadura moteldu dezaten, eta zati horretan trafikoa aldiko norabide batekoa izango da eta lehentasuna izango dute Antsoategiko biribilgunetik datozen autoek, eta ez Zaldibar aparkalekutik datozenek. Bestalde, espaloia zabaldu eta egokitu egingo da, errepideari zati bat kenduz.