Kontzertuaren aurretik, aldiz, kalejira egin zuten hiru bandek. Batzuk, herriko goiko partetik behera hasi ziren, besteak, behetik gora, eta Eskoriatzako bandak herriaren erdigunean pieza batzuk jo zituen, ondoren, Herriko Plazan elkartu arte. Hiru bandak kiroldegirako bidea hartu zuten kalejiran, eta eguraldia lagun izan ez arren, ordu erdi inguru kalean jotzeko aprobetxatu zuten.
Pozik Eskoriatzako bandakoak
Angel Bañares Eskoriatzako bandako zuzendariaren esanetan: "Egun bikaina pasa genuen. Jende asko gerturatu zen gu ikustera, eta kontzertuaren ostean afari ederra egin genuen. Hurrengo batean gu joango gara San Asentzio edo Orduñara beraiekin jotzera… eta ea hemen moduan irteten den".