Goi mailako ardoekin topa egiteko aukera Atxorrotx elkartearen eskutik

Hiru herritar topa egiten, Atxorrotx kultura elkarteak Herriko Plazan antolatutako ardo-dastatzean.

Eskoriatzako Atxorrotx kultura elkarteak ardo-dastatzea antolatu du aurten ere. "Kalea dinamizatzeko antolatzen dugu, herria girotzeko", dio elkarteko presidente Juan Luis Zubizarretak. Herritar asko elkartu ziren plazan; aurten ere igarri da hainbat gurasok tragoa hartu nahi izaten dutela Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ikuskizun berriaren estreinaldiaren ondoren.

Duela hamar bat urte hasi ziren ardo-dastatzea antolatzen eta Eskoriatzan errotu den ekintza da dagoeneko. "Azken bi edo hiru urteetan hasi gara ardo bereziak ekartzen, atzerritik-eta. Gainera, foie pintxoak ere izaten ditugu, jendeak gustura hartzen du", dio Zubizarretak.

Hamahiru ardo dastatzeko

Aurten hamahiru ardo ekarri dituzte, bertakoak zein kanpokoak: San Lorenzo Chianti (Italia), Vicento Sur Malbecc (Argentina), Bouquet Alella (Girona), Besos de Requeña (Alacant), Heredad Torresano (Madril), Ramos Ducher (Duero), Segrel (Albarino), Godello (Bierzo), New Age Semi Dulce (Argentina), Cantos Val Piedra (Guardia), Baigorri (Samaniego), Belezos ondua (Lapuebla de Labarca) eta Kerixeta (Mendraka beltza).

Erlazionatuak

Jende asko Atxorrotz elkartearen ardo dastatzean

Eskoriatza

Eskoriatzako Atxorrotx kultura elkarteak ardo-dastatzea antolatu du aurten ere. "Kalea dinamizatzeko antolatzen dugu, herria girotzeko", dio elkart...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.