Duela hamar bat urte hasi ziren ardo-dastatzea antolatzen eta Eskoriatzan errotu den ekintza da dagoeneko. "Azken bi edo hiru urteetan hasi gara ardo bereziak ekartzen, atzerritik-eta. Gainera, foie pintxoak ere izaten ditugu, jendeak gustura hartzen du", dio Zubizarretak.
Hamahiru ardo dastatzeko
Aurten hamahiru ardo ekarri dituzte, bertakoak zein kanpokoak: San Lorenzo Chianti (Italia), Vicento Sur Malbecc (Argentina), Bouquet Alella (Girona), Besos de Requeña (Alacant), Heredad Torresano (Madril), Ramos Ducher (Duero), Segrel (Albarino), Godello (Bierzo), New Age Semi Dulce (Argentina), Cantos Val Piedra (Guardia), Baigorri (Samaniego), Belezos ondua (Lapuebla de Labarca) eta Kerixeta (Mendraka beltza).