Lili Gonzalez Hondurastik etorritako eskoriatzarrak jarri du martxan ekimena herriko hainbat elkarteren kolaborazioarekin batera, eta, ikuskizunerako dena lotuta duten arren, urduri dagoela adierazi du: "Beti dago urduritasuna, baina parte hartuko duen talde guztiarekin oso pozik nago, azken entsegua oso ondo irten zen. Beraiei eskerrak ematea besterik ez zait geratzen".
Euskaldunekin bat eginez
Gonzalezek azaldu du herritarrekin egindako lanarekin oso pozik dagoela: "Kanpotarra izanda euskaldunekin oso gustura izan naiz eta erantzun bikaina eman dute, gustura sentitu naiz". Gaineratu du datorren urtera begira halako elkarlan bat berriz egitea oso pozgarria izango zela.