Gazteleraz emango den kurtsorako 50 debagoiendarrek eman dute izena, eta, teorikoa izan arren, hiru orduko praktika ere izango dute. Hiru formatzaile ezberdinek emango dituzte saioak, eta moduluka emango dituzte, plagak, gaixotasunak, eta abar azalduta.
Beharrezko ikastaroa
Gainera, beharrezkoa izango da kurtsoa ateratzea produktu fitosanitarioak erosi eta erabiltzeko. Anduaga Pentsuak-en Maialen Leteren esanetan: "Badaude hainbat produktu erabili ditzakezunak, baina produktu fitosanitarioek dituzten konposizioak askotan hobeak dira… Orain, legea aldatu egin da, eta fitosanitario kurtsoa aterata ez duenak ezin ditu halako produktuak erabili, eta guk ezin ditugu saldu".