Doke antzerki taldearen lana da, eta sarrerak lau eurotan egongo dira salgai aurrez, kiroldegian, edo bibe. me webgunean.
Sinopsia
XX. mendearen erdi aldera kokatzen den hiru ahizpen istorioa. Zaharrenak gurasoen etxetik alde egin behar izan zuen haurdun geratu zenean eta ez zen inoiz itzuli. Beste biak ezkongabeak dira eta euren arteko bizimodua arrunkeria itogarriak inguratzen du. Halako batean, bi ahizpen bizitza irauliko duen hirugarrenaren alaba agertzen da etxera, ama hil zaiolakoan. Eta istorioa korapilatu egiten da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.