Atzo batutako perretxikoak ikusgai plazan

Maite Txintxurreta 2016ko urr. 30a, 16:14

Luis Ezeiza Herri Eskolako Koldotxo guraso elkarteak antolatuta, perretxiko bila txangoa egin zuten atzo goizean. Bada, gaur eguerdian zehar batutakoak Herriko Plazan izan dira ikusgai. Mota guztietako perretxikoak zeuden, kaxatxotan sailkatuta eta bakoitza bere informazio-fitxarekin.

Ohitura den moduan, aurtengo perretxiko jardunaldiek ere jendea erakarri dute plazara. Atzo ume eta gurasoek batutako eta Durangoko Errotari elkartekoek ekarritako perretxikoak zeuden bertan ikusgai. Hain zuzen, atzo arratsaldean Errotarikoak aritu ziren guztiak banan-banan sailkatu eta identifikatzen. Bada, denetarikoak zeuden bertan: jangarriak, hilkorrak, txikiak, handiak...

Otarraren pisua

Erakusketa mikologiko horren bueltan, gainera, antolatzaileek otar bat perretxikoz bete dute, eta nahi zutenek aukera izan dute jokuan parte hartu eta zenbateko pisua zuen asmatzen ahalegintzeko. Bada, azkenik Santi izan da irabazlea; beraz, Jakionen produktuekin betetako otar bat eta Olaun baserrikoek emandako gazta erdi bat eraman du etxera. Otarraren pisua 1.485 gramokoa zen.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak