2016/10/26 15:00 - 18:00

Hitzaldiak

Formazio Zikloa: Haur eta nerabeen ingurukoa

Eskoriatza

3-18 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei, hezitzaileei eta irakasleei zuzendutako formazio zikloa antolatu du Eskoriatzako Hezkuntza Foroak. Guztira taller bat eta 2 hitzaldiz osatu da eskaintza.

Hitzaldia:

Gaia: Genero portaera haurren eta nerabeen artean. Neskak edo mutikoak gara, baina, zergatik egiten dugu ezberdintasun hori? Zer ezaugarri ematen dizkiogu neskei? Zeintzuk mutilei? Genero batetik bestera aldatu daiteke? Nahikoa dira bi kategori horiek munduan bizi diren milioika pertsona biltzeko? “Genero bikotik genero aniztasunera” hitzaldian, kontzeptu berriak ikasteaz gain, aukera berriak irekiko zaizkigu. Dena ez da zuri edo beltz, eta kolore paleta askoz ere zabalagoarekin margotu ahal izango dugu, bakoitzak (beharrezkoa balu) bere egoerara hobekien egokitzen den kolorea aurki dezan.

Eguna: urriaren 26a, asteazkena.
Ordua: 15:00etan euskaraz, 18:00etan gazteleraz.
Hizlariak: Guztiok elkartea, sexu aniztasuna eta askatasunaren aldeko elkartea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.