"Iragarpenak ez dira aste barruan emandakoak bezain txarrak, eta euria egiten badu, ez da asko izango. Gainera, aste barruan zirkuitua errepasatzen ibili gara eta zorua gogor zegoen. Zapaturako lokatz apur bat sor daiteke, baina ez askorik", adierazi du Iñaki Uribe-etxeberriak.
Markaketa indartuta
Lasterketak izango dituen 20 kilometroak inoiz baino hobeto egongo dira adierazita: "Iaz erabilitako bonbillak gehitu ditugu, eta zinta fluoreszenteak ere jarriko ditugu". Urtero moduan, lasterketa gazte mailako atletekin hasiko dute, 23:00etan, eta minutu gutxira nagusiak irtengo dira. Ibilbidea azken urteotakoa izango da, ez da aldaketarik egongo.