2016/05/22 07:00 - 14:00

Kirola

Eskoriatzako VIII. 7 elizate mendi martxa

Eskoriatzako VIII. 7 elizate mendi martxa
Eskoriatza

Maiatzaren 22an, Eskoriatzako VIII. 7 elizate mendi martxa egingo da. Bi urtetik behin egiten den martxa da eta edizio bakoitzean norabidea aldatzen da. 31 kilometroko luzera du eta metatutako desnibela 1.988 metrokoa da. 07:00etan herriko plazatik irtenda, hau izango da bidea: –Eskoriatza-Mazmela-Zarimutz-Marin-Apotzaga (jan eta edana egongo da hemen)-Gellao-Mendiola-Bolibar-Eskoriatza (jan eta edana egongo da hemen). 16 urtetik gorako mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte hartzeko aukera.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak