Segurtasuna bermatzeko bidegorria berriro ixtea erabaki du Udalak

Imanol Beloki Unamuno 2016ko api. 4a, 19:33

Eskoriatzatik Aretxabaletara bidean dagoen bidegorri zatia berriro dago itxita. Jose Arana egoitza paretik Intxaurtxuetako oinezkoentzako pasabideraino hain zuzen ere. Bertan izan zen lur-jausia Aldundiko langileek garbitu zuten, baina aurreko asteko euriteen ondorioz, berriro hasi da horma jausten. Hala, segurtasuna bermatzeko bidea berriro ixtea erabaki du Udalak.

Orain, bidegorri zati horren konponketa modu eraginkorrenean egiteko proiektua aztertzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Era berean, Eskoriatzako Udalak herritar guztiei itxiturak errespetatzeko, eta bertatik ez pasatzeko eskatzen die Udalak. Segurtasun bermerik ez dagoelako, eta pasabidea arriskutsua delako.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak