Aurten martxan hasteko moduan izango da Ederlanen Mexikoko lantegi berria

Leire Kortabarria 2016ko api. 2a, 08:00
Ederlanen Mexikoko lantegiak izango duen itxura.

Aurten martxan hasteko moduan egongo da Fagor Ederlan Mexikon egiten dabilen lantegi berria.

Fagor Ederlan Mexikon ezarri da 2016an bere jardueraz hasiko den ekoizpen planta berri hau abian jartzeko. San Luis Potosí-n presio baxuko aluminio galdaketa planta berri bat egin behar du eta LKS ari da bere diseinu betearazlea eta lanen zuzendaritza eta kudeaketa eramaten.

Prozesu integratua izango du

12.000 m²-ko planta berri honetan, ekoizpen prozesua integratua izango da: galdaketa, moldekatzea, tratamendu termikoa eta amaierako mekanizazioa. Azken belaunaldiko teknologia eta prozesuak izango ditu automobilaren sektoreko prestazio altu eta pisu baxuko osagai metalikoen ekoizpenerako, batez ere Mexiko, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanadako merkatuetara zuzenduta.

Planta berri hau Fagor Ederlanen hemeretzigarrena izango da. Europa, Asia eta Amerikako hainbat herrialdetan lantegiak ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak