2016/06/18 22:00

Kirola

Gabez Takarraran ekainaren 18an izango da

Gabez Takarraran ekainaren 18an izango da
Eskoriatza

Ekainaren 18an Eskoriatzan jokatuko den Gabez Takarraran lasterketan izena emateko www.kirolprobak.com . Bertan sartu, eta aukeratu lasterketaren izena. Ondoren, inskripzioa egin eta izena eman behar da.

Izena emateko epea, ekainaren 17ra arte dago zabalik. Mendian federatutako korrikalariek 15€ ordaindu beharko dute eta besteek 25€. Federatutakoek, txartela erakutsi beharko dute lasterketaren egunean dortsala jasotzeko orduan. Gehienez, 250 korrikalarik parte hartu ahalko dute lasterketan, 18 urtetik gorakoak.

 

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak