2016/04/14 15:30 - 17:30

Kirola

XXIX. Emakumeen Euskal Bira

XXIX. Emakumeen Euskal Bira
Herriko plazan, Eskoriatza

XXIX. Emakumeen Euskal Birak bere lehenengo etapa Eskoriatzan egingo du apirilaren 14an. Egun horretatik aurrera munduko emakume txirrindulari ezagunenak bost egunez lehiatuko dira euskal errepideetan zehar.

Eskoriatzan gauzatuko den etapak 76,6 kilometro izango ditu, ibilbide orokorra Eskoriatza eta Oñati bitartekoa izango da, eta irteera neutralizatua 15:30ean izango da herriko plazan. Ondoren, 5 bider pasako da herrigunetik eta 17:30 inguruan iritsiko dira herriko plaza parean egongo den helmugara. Guztira 200 bat txirrindularik parte-hartuko du lasterketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak