Ainhara Ibarraundi: "Buru-makur itzuliko dira bidegorritik oinez etxera!"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015eko abenduaren 26a

Ahinara Ibarraundi eta Rodolfo Zangilikuatre.

Epaiketarako bi egun faltan, buru-belarri ari dira aurtengo epaiketarako argudioak prestatzen Ahinara Ibarraundi (Ainhara Zubizarreta) Eskoriatzako abokatua eta Rodolfo Zangilikuatre Aretxabaletako fiskala (Ibai Zangitu). 

Ze asmorekin zoazte tobera epaiketara? 

Rodolfo Zangilikuatre: Justizia egiteko asmoarekin noa ni. Aretxabaletak oraindik ez du ahaztu ondoko herritxokoek iaz egin zutena. Nire familiako eskoriatzarrak lotsagarri uzten baditut ez da nire errua! Egia esan ez dut prestaketa lan handirik behar, egiak ez du-eta prestaketa beharrik! 

Ahinara Ibarraundi: Justizia zuk? Bai zera, ni noa justizia bila! Ez dut onartuko aretxabaletarren aldetik horrelakorik; beraz, gogor joango naiz epaiketara Eskoriatzaren izen ona defendatzeko.

Zein da, zehazki, akusazioa eta zeintzuk dira defentsarako dituzuen argumentuak? 

R. Z.: Iaz testigu faltsuak eraman zituzten epaiketara, eta, duda barik, hori ez da horrela geldituko! Ikusiko dute eskoriatzar horiek! Goiena ere salatuko dut beharrezkoa izanez gero!. 

A. I.: Akusazio larria egin digute Aretxabaletarrek. Testigu faltsua eraman genuela? Hori baino akusazio tontoagorik... Ez nator bat salaketarekin, noski! Eskoriatzak beti garbi jokatzen du-eta, legearen aurrean. 

Zelako lekuko edo pertsonaiak eramango dituzue? 

R. Z.: Ez dut uste orain publikoki lekukoak nortzuk izango diren esateko unea denik, ez diot Eskoriatzako abokatuari abantaila txikiena ere eman nahi.

A. I.: Iaz ere lekukoetako bat izan zen Juan Iturbe eramango dut. Zaraia mendilerroa inork baino hobeto ezagutzen du hark eta ia behingoz Aretxabaletarrei dena argi gelditzen zaien. 

Zerbait gehiago gaineratu gura baduzue... 

R. Z.: Kurtzebarri Aretxabaletatik moduan ez da inondik ikusten! Gora Atxabalta!

A. I.: Presta dezatela muki zapia ondoko herrikoek, beste behin, Eskoriatza garaile aterako delako eta buru makur joan behar izango dutelako bidegorritik bueltan etxera. [Barreak] Gizajoak!

Erlazionatuak

Salgai toberarako sarrerak

Jon Berezibar 2015 abe 15 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak