Ezohiko horretan, pregoilariak epaiketaren arrazoia azalduko du, esanez Aretxabaletak ez duela epaia bete, eta akusazioari aurre egin edo ez erabakitzeko batuko dira alkate eta zinegotziak. Osoko bilkurari 19:00etan emango zaio hasiera, eta bertan, Eskoriatza defendatuko duen abokatua izendatuko da. Elkartasuna adierazteko herri eragile eta herritar guztiak osoko bilkurara gerturatzeko gonbidapena egin dute.
Inuzente egunerako, Tobera
Tobera antzerki satirikoa abenduaren 28an, Inuzente egunean, egin izan da azken urteotan. Aurten, Eskoriatzan egingo da, Manuel Muñoz kiroldegian, 19:30ean. Bosgarren aldiz egingo da, eta aldaketa ugari egongo dira ikuskizunean, ezusteko ugari, eta umorez beteta egongo da.
Aurten, Aretxabaletak Eskoriatza eroango du auzitara, eta hainbat trapu zahar aterako dira mahai gainera.