Oposizioak azaldu zuen informazioa falta dela-eta herriak ez dakiela zer bozkatu behar duen; eta Udal Gobernuaren erantzuna izan zen kontsultaren gaia behin eta berriz kontrastatu eta azaldu dutela. Lana batzordeetan dagoela, gainera, ez plenoetan, eta domekatik aurrera ere batzordeetan egin beharko dutela lan, galdeketan irteten dena ondo lantzeko.
Abenduaren 20ko hauteskundeak
Domekako herri galdeketatik harago, abenduaren 20ko hauteskundeetako mahaikideak aukeratzeko zozketa ere egin zuten; laster jakinaraziko zaie bertan egotea egokitu zaien pertsonei.