Tesaren Eskoriatzako lantegian 10:00etan hasi dute lanuztea eta autobusa hartu dute Gasteizera joateko.
ELA sindikatuaren bitartez atzo, martitzena, kaleratutako prentsa oharrean, langileek "kezkatuta" daudela diote, eta honako hau azaltzen dute: "Enpresa Batzordeak sarri eskatu dio Zuzendaritzari etorkizuna bermatuko duen plan bat. Eskoriatzan produkzioa eta gaur egun dauden lanpostu guztiak mantentzeko balioko duen plan bat". Gaineratzen dutenez, Eusko Jaurlaritzako Lan sailarekin bilera egin zuten maiatzean eta Assa Abloy multinazionalarekin egongo zirela eta gero langileekin harremanetan jarriko zirela esan zieten, baina "oraindik zain" daude Eskoriatzako langileak.
Tesako zuzendaritzak esan du ez duela gai honen inguruko adierazpenik egingo.