Marijo Pagaldai: "Barruan duguna kanporatzeko sasoia da udaberria"

Marijo Deogracias 2015ko mai. 9a, 10:27

Dantza garaikideak ere izan zuen lekua ikuskizunean.

"Udaberria osatuz" ikuskizunarekin gustura geratu dira Osatuz elkartekoak. Dantza, poesia eta musikaren bidez, barruan dagoena kanporatzea gauzatu zuten Zaldibar antzokian.

Marijo Pagaldaik dioenez, "udaberria da lurraren sorkuntza" eta sasoi ezinhobea da "barruan daukaguna sorkuntzaren bitartez kanporatzeko". Asmo horrekin taularatu zuten bariku arratsaldean "Udaberria osatuz" ikuskizuna. Dantza, musika eta poesia elkarlotzen dituen emanaldiarekin "gure barruan hasten den mugimendua adieraztea" zen asmoa; "izan ere, barruan izan dezakegun energia hori guztia sorkuntzara bideratzea osasungarria da; askotan agresibitatea da ateratzen zaiguna, baina udaberriak barruko bizipoza erakusteko balio behar digu. Azken baten, udaberriak mugimenduarekin eta kreatibitatearekin lotura dauka, plan berriekin" eta hori guztia kanporatzea izan zen atzoko ikuskizuna.

Emaitzarekin gustura dagoela adierazi digu Marijo Pagaldaik: "oso ondo joan zen eta jendea gustura geratu zen". Gainera "hainbat gauza izatera, batetik bestera pasatzean, arintasuna eman genion saioari. Kreatibitate handia nabari izan zen".

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak