'Zarautzen erosi zuen' eta 'Aitona Mantangorria' laburrak ikusgai

Imanol Beloki 2015ko api. 4a, 11:41

Zarautzen erosi zuen eta Aitona Mantangorria film laburrak.

Bosgarren Ti Tau! umorezko film laburren lehiaketa apirilaren 18an izango da. Horren harira, motorrak berotzen joateko, Kepa Errasti aretxabaletarraren Aitona Mantangorria eta  Aitor Arregi oñatiarraren Zarautzen erosi zuen laburmetraiak ikusteko aukera izango da apirilaren 14ean 19:00etan Eskoriatzako Zaldibar antzokian.

Bi laburmetraiak ikusi ondoren, mahai ingurua izango da Aitor Agiriano aktoreak gidatuta. Hala, film laburrez gozatzeaz gain, Aitor Arregiri eta Kepa Errastiri galderak egiteko aukera izango dute ikusleek. Beraien lanen xehetasunak, bitxikeriak eta beste hainbat kontu jakiteko asmoz.

Laburmetrai maratoia

Bestalde, apirilaren 17an umorezko euskal laburmetraien maratoia izango da 19:00etan Zaldibarren. Euskal Herrian egin diren umorezko hainbat lan ikusteko aukera izango da bata bestearen ondoren. Hala, beste batzuen lanak ikusiz, momentu dibertigarri bat pasatu eta bide batez, hurrengo egunerako motorrak berotzen joateko asmoz.

Kamerak, argiak eta akzioa!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak