San Pedro auzoa berrurbanizatzekotan

Imanol Beloki 2015ko mar. 18a, 10:00

Eskoriatzako San Pedro auzoko hirugarren kalean egingo dira obrak. | Imanol Beloki

Hitzaldia izan zen aurreko astelehena 9 Ibarraundi museoan, San Pedro auzoa berrurbanizatzearen gainean. Hitzaldia Beñat Herce alkateak eta Maria Pia Urrutia aparejadoreak gidatu zuten eta San Pedro auzoko obren nondik norakoak azaldu zituzten; orain arte egin direnak eta egiteko geratzen direnak. Han batu zirenek eskaerak egiteko aukera izan zuten: bankuak jartzeko, zebra-bide berri bat egiteko eta zintzilikarioen kokapen aldaketak, besteak beste.

Lehenengo faseko obrak 2010ean hasi ziren, Ibarraundi museo atzeko kaleko lanekin. Bigarren fasea, berriz, 2012an hasi zen, eta auzoko erdiguneko obrak egin zituzten. Hirugarren fasean, aldiz, auzoko goiko partean beharrezkoak diren obrak izango dira. Fase horretan hainbat udal zerbitzu egingo dituzte: argiteria, ura, saneamendua, espaloia konpontzea eta mugikortasuna hobetzea, aparkalekuen berrantolaketa egitea, Apotzaga auzora bideko bihurguneko espaloian hesiak bi aldeetan jartzea eta espaloia luzatzea…

Hirugarren kale horren arazo nagusia irisgarritasuna da; izan ere, aldapa malkartsuak daude eta zabalera murriztuta dago kalean. Bada, ideien artean, igogailu bat jartzea pentsatu du Udalak, baina oraindik irtenbide egokiaren atzetik dabiltza.

Laugarren fasea

San Pedro auzoan egingo diren lanek 300.000 euroko aurrekontua dute eta obrak hainbat fasetan egingo dituzte. Lehenengo hiru faseak eginda daudenean, auzoko parkea konpontzea geratuko da laugarren fase moduan. Maiatz bukaeran hasiko dira hirugarren faseko obrak, eta proiektuak sei hilabete iraungo duela uste du Udalak. Aurretik, osoko bilkuran onartu eta lanak egiteaz zein enpresa arduratuko den erabaki beharko du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak