AP-1 itxita egongo da asteburuan Eskoriatzan

Monika Belastegi Aranzabal 2015eko martxoaren 13a

Segurtasun sailetik jakinarazi dutenez, Eskoriatza eta Lukuko irteerak itxita egongo dira astelehenera arte, bi noranzkotan. Teknikarien arabera luizia izateko arriskua dago Eskoriatzako gasolindegitik gertu eta segurtasun neurri modura erabaki dute errepidea ixtea.

Segurtasun sailetik gehitu dutenez 18:15 aldera itxi dute errepidea, bi noranzkotan  eta astelehenera arte egongo da horrela. Hain zuzen, teknikariek mugimenduak antzeman dituzte Eskoriatzako gasolindegitik gertu eta horregatik erabaki dute errepidea erabat ixtea. Gasolindegia ere hustu egin dute.

Gogoratu behar da martxoaren 3an beste luizi bat egon zela inguru horretan, 118 kilometro parean, eta orduan ere itxi egin zuten errepidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak