Atzo eguerdiko lurjausia eta gero, AP1ean, Eskoriatza parean, bi noranzkoetan errei bana dago irekita, bat Gasteiza eta bestea Eibarrera. Bidegitik jakitera eman dutenez, teknikariek egin beharreko azterketa geoteknikoetan dihardute, mendi-hegalaren egoera zein den jakin eta lanak zehazteko. Oraingoz, ez ei dago esaterik zenbat denboraz egongo den errepide zati hori egoera horretan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.