Apotzagan basoan "beste behin ere" zabortza aurkitu dutela salatu dute

Jon Berezibar 2015ko ots. 24a, 09:30

Apotzaga auzoan aurkitutako hondakin piloa erakutsi eta jarrera salatzeko, argazkia bidali du auzotar batek. Hark kontatzen duenez, ez ei da halakorik aurkitzen duten lehen aldia eta gogorarazten du badaudela Garbiguneak hondakinak lagatzeko. Joandako asteburuan, argazkian ageri den moduan, xurgagailu bat, kartoizko kaxak, botilak eta zurezko listoiak, besteak beste, aurkitu dituzte.

Irakurlearen oharra:




"
GUNE GARBIAK DIRA BASOAK ETA EZ GARBIGUNEAK

 Adi!!!
Beste behin ere, lekuz kanpo dauden objektu hauek aurkitu ditugu Apotzagan: xurgagailu zahar bat, kartoizko kaxak, plastikozko botilak, listoiak ... zureak badira, mesedez, pasa jasotzera. 

Bide batez gainera, gustura asko azalduko dizugu GUNE GARBIEN eta GARBIGUNEEN arteko ezberdintasunak zeintzuk diren eta non aurkitu ditzakezun bigarren gune hauek. Horren behar OSO handia duzula sumatzen dugu-eta. 

Lasai, ez beldurrik izan, oso kontzeptu errazak dira bereizteko INTERES eta INPLIKAZIO minimo bat jarriz gero. Ziur hurrengoan primeran egingo duzula!

Egungo basoen isla diren jarreretaz obarioetaraino dagoen Apotzako bizilagun bat."


Irakurlea, berriemaile

Kexak, salaketak, argazkiak ala iradokizunak bidaltzeko, webmaster@goiena.com helbidea dugu irakurleentzat zabalik. Esker handiz jasotzen ditugu ekarpen guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak