Gatz zakuak utzi ditu Udalak herritarren eskura hainbat gunetan

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 5a, 16:30
Gatz zakua.

Egunotako tenperatura baxuak direla-eta izotza egiteko arriskua eta Udalak gatza utzi du herriko hainbat lekutan. Zakuetan dago gatz hori eta izotzaren eragozpenak ekiditeko erabili ahal izango dute.

Honako lekuotan utzi dituzte zakuak:

  • Beheko aldean: San Pedro auzoan eta bibliotekatik San Pedro auzorako pasabidean.
  • Erdigunean: Santa Ana auzoan, Akeita taberna aurrean, Olazar auzoan, plazan (Gernikako plazaren eskaileratan) eta Santa Marinako kantalean. Baita Martin fruta-denda aurrean eta Dorleta auzoan ere.
  • Goiko kalean: Aranburuzabalan Huhezi parean eta Olaetako eskaileratan.

Gatz hori ez dela ona jakietan erabiltzeko jakinarazi du Udalak.

Erlazionatuak

Kanpanzar mendatearen bi aldeak

Imanol Gallego 2015 ots 05 Arrasate

Elur egunetako ezohiko egoerak

Amaia Txintxurreta Guridi 2015 ots 05 Oñati

Ikusi hemen elurretako zure argazkia

Goiatz Arana Begiristain 2015 ots 05 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak