Denboraleak bestelako eraginik ere izan du: esaterako, Fagor Cataren Garagartzako lantegian ez dute gaur lanik egin, bertako langile batek kontatu digunez.
Elurragatik indarrean jarritako alerta laranjak indarrean jarraitzen du, eta berdin tenperatura hotzengatik ezarritako abisu horiak ere. Iragarpenaren arabera, edozein toki eta momentutan egin dezake gaur elurra.

Eskoriatzatik Arrasaterako bidea (08:20).

Eskoriatza, zurituta (08:30).

Minutu gutxian zuri geratu da Oñati (08:50).