Energia kontsumoaren gainean hausnartuko dute datozen egunetan

Mirari Altube Arrese 2014ko aza. 8a, 08:00

Krisiaren aurrean zer? kartela

Etxeko kontsumoa, autoen gas isurpenak, eredu energetikoa… Ingurumena da kezka iturri Eskoriatzan, eta horren gainean hausnartzeko Eta krisiaren aurrean, zer? zikloa antolatu dute. Hitzaldi bi izango dira, eta aholkularitza zerbitzua ere bai, debalde, Ibarraundi museoan.

Batetik, etxeko energia kontsumoa aurrezteko pausoak erakutsiko dituzte Eider Roa aholkulariak eta Gotzon Beitia elektrikariak astelehenean, hilaren 10ean, egingo duten hitzaldian (18:30): Etxeko kontsumoa aurrezteko egin beharrekoak.

Eta bestetik, eredu energetikoaren gainean hausnartuko dute Goienerreko kide den Diego Egizabalekin azaroaren 24an, 19:00etan. Hitzaldia izango da: Eredu energetikoaren aldaketarako alternatibak. Goiener kooperatibaren esperientziaren berri emango du horrek.

Etxeko kontsumoa aurrezteko aholkularitza zerbitzua ere eskainiko dute lau egunetan: azaroaren 17an eta 24an, arratsaldez (17:00-19:00); eta azaroaren 12an eta 19an, goizez (10:00-12:00).

Lantegira autoan

Bestalde, lantegira autoan joaten direnei esku-orria banatu diete jakinarazteko zenbat CO2 isurtzen duten lantegirako joan-etorrian; baita zenbat euro gastatzen duten ere. Horren helburua da hausnarketa eragitea eta ohiturak aldatzera bultzatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak