Errekara bisita bihar eta garbiketa zapatuan, Uraren eta Errekaren Astean

Mirari Altube Arrese 2014ko urr. 13a, 17:24
Uraren eta Errekaren Astea.

Eskoriatzako Udalak ere bat egin du Uraren eta Errekaren Astearekin Debagoieneko hainbat herrik legez, eta bi ekintza iragarri ditu asterako: errekara bisita gidatua bihar, martitzena, eta Deba ibaiaren garbiketa, zapatuan.

Erreka eredu hartuta, bizitzan urak duen garrantzia azpimarratu eta bizitzarako ezinbestekoa den baliabide horrekin egiten den erabileraz konturaraztea da astearen helburua. Eta eskoriatzar guztiak inplikatu gura dituzte horretan. Hala, errekara bisita gidatua egingo dute bihar Victor Peñas, Ura agentziako plangintza hidrologikoko teknikaria lagun hartuta. Ibarraundi museoan elkartuko dira, 17:30ean.

Eta zapatuan, hilak 18, Deba ibaiaren zati bat garbituko dute auzolanean. 10:00etan elkartuko dira plazan lanerako gogoz datozen guztiak, eta handik jo garbitze-lekura.

Bestalde, gaurtik egubakoitzera bitartean ikusteko bi daude Ibarraundi museoan: batetik, errekaren gaineko argazki zaharren erakusketa (17:00-19:00); eta bestetik, Ura eta erreka Deba ibarrean dokumental laburra (18:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak