Ostegun bidaiariak, oraingoan Eskoriatzan

Maialen Torres 2014ko ira. 6a, 18:49

Aretxabaletan izandako arrakastaren ostean, Eskoriatzako udalak, euskara zerbitzuaren laguntzaz, herrira ekarri du Ostegun Bidaiariak ekimena.

Aretxabaletan jaiotako ideia "oso ona" iruditu zitzaien, Mari karmen Arrieta euskara zerbitzuko arduradunak azaldu duenez. Dena den, moldaketa txiki batzuk egin dizkiote jatorrizko formatuari. Batetik, epez aldatu dute, oporren atarian egin ordez, bueltakoan egitea erabaki dute: "etxera itzuli bezain laster, beti egoten gara gogotsu datozen oporrak prestatzeko" azaldi du Arrietak. Bestetik, lehiaketa kutsua ezabatu nahi izan dute oraingoan, esperientziei beraiei garrantzia gehiago emateko.

Ekimenaren bidez, beste herritar batzuen esperientziak ezagutu, eta norberaren bidaiak antolatzeko ideia berriak sortu ahal izango dituzte hitzaldietara gerturatzen direnek. "Agentziek antolatutako paketeak ez diren bidaiak" bildu dituztela dio Arrietak, "ohikoak ez direnak, baina, era berean, edonork egiteko modukoak".
Urrutira joan gabe, oso esperientzia aberatsak topatu dituzte herrian bertan, eta datorren astean hasita, iraileko ostegunetan munduko hiru txokotako pasarteak izango dira entzungai 19:00etan, kultura etxean.

Ikuspuntu desberdinak

Miren Pagaldairi Etiopiara egindako bidaiak herrialdeari buruz zuen ikuspegia erabat aldatu zion. "Espero dut nire esperientzia ezagututa jendea ausartzea turismo gutxi dagoen lekuetara bidaiatzen", dio pagaldaik.
Kepa Isasmendik eta Mikel Bingasek bizikletaz bidaiatzearen sekretuak argituko dituzte. Alde praktiko eta teknikoaz gain, bizitako esperientziak ere ekarriko dituzte gogora.

Urpekaritza mundua eta jendea ezagutzeko bide izan du Alex Ezpeletak azken 6 urteetan. Era berean, deskonektatzeko ere balio dio, "deborak balioa galtzen du ur azpian" azaldu du. Maldibetako marrazoez, Itsaso Gorrian urperatutako itsasontziaz eta Maltako urpeko paisaiez hitz egingo du, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak