Hondakinen bulegoko teknikari Ane Otegik nabarmendu du aldaketa horrek hainbat onura ekarriko dituela; besteak beste, hondakinak denbora laburragoan egongo direla zintzilikatuta esekitokietan; ontzi hutsak goizean, lanera joan aurretik, jaso ahal izango direla; eta herri barruko zirkulazioa arindu egingo dela.
Larrialdi-guneko giltza abuztuan
Bestalde, Otegik jakinarazi du abuztuan larrialdi-guneko giltza hartzeko ordutegia ere aldatuko dela. Gune hori erabiltzeko giltza Manuel Muñoz kiroldegian edo udaletxean eskatu behar da, eta bi udal eraikin horiek ordutegi berezia izango dute abuztuan. Kiroldegian, astelehenetik egubakoitzera bitartean eskatu ahal izango da 10:00etatik 14:00etara; eta udaletxean, 10:00etatik 13:00etara. Asteburuan ez da zerbitzurik eskainiko batean zein bestean.
Uztailean eta irailean, ostera, honako ordutegi hau izango du larrialdi-guneak: astegunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara; eta udaletxean, ohiko ordutegian, astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 14:30era.
Egoera berezietan erabiltzeko gunea da tren geltoki zaharraren aldamenean dagoena, ohikoa den baino hondakin gehiago sortzen denean edo behar den egunean dagokion frakzioa atera ezin denean.
Hondakinen Bulegoa goizez
Larrialdi-guneak ez ezik, Ibarraundi museoan dagoen Hondakinen Bulegoan ere ordutegi berezia dute uda partean. Otegik azaldu du uztailean eta abuztuan, astelehenetik egubakoitzera, goizean bakarrik egongo dela zabalik bulegoa; hain justu ere, 10:00etatik 15:00etara bitartean.