Eskoriatza Sanpedrotan murgilduta dago

Imanol Gallego 2014ko ekainaren 29a

Neska-mutikoak auto-txokeetan.

24 ordu pasa dira txupinak San Pedro jaiei hasiera eman zienetik, eta ordutik, Eskoriatzan ez da aspertzeko astirik egon. Jolasak, bigantxak, barrakak... eta guztiaren gainetik nagusien danborrada. Herritarren danborren burrunbadak Eskoriatza guztia kalera atera zuen.

ARGAZKIAK

AntzerkiaBarrakak eta mahai-futbol txapelketaBandaren kontzertuaBuruhandiakNagusien danborrada • BigantxakGazte kuadrillen arteko I. jolasakTxupinazoa eta pregoia • BatukadaBibote eguna

Sanpedroak hasi besterik ez dira egin, eta oraingoz eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, eskoriatzarrak ez dira etxean geratu. Jaiak kalean gozatzeko dira, eta aterki eta guzti irten behar izan badira ere, herriko jai nagusiak diren Sanpedroak kalean gozatu dituzte.

Atzoko eguna horren erakusle izan zen, arratsalde partean euriak jaiekin bat egin zuen arren, jendeak ez zuen alde egin, eta aterkia eskuan kalean ibili ziren eskoriatzarrak.

Dudarik gabe, txupinarekin batera, eguneko une bereziena nagusien danborrada izan zen. Eskoriatzar gutxi geratu ziren etxean, kaleak jendez bete ziren-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak