Sanpedroak 2014 Eskoriatzan: Txupinazoa eta pregoia

Imanol Gallego 2014ko eka. 28a, 16:07

Eguerdiko 13:00ean piztu dute Eskoriatza kirol elkarteko kideek Sanpedroei hasiera eman dion txupina. Ostean bandaren doinuak girotu ditu jaietako lehen minutuak.

50 urte bete ditu herriko kirol elkarteak eta horregatik, izan dute txupina botatzeko aukera. "Ohore bat izan da eta oso pozik gaude", azaldu du elkarte presidente Jabi Corbalek. Hau baina ez da festetako hasierako ekitaldi bakarra izan, herriko gaztetxoek margo lehiaketa izan dute. 3 eta 5 urte arteko onena Enaitz Carmona izan da. 6 eta 9 urte bitartekoa Nahia Mateos eta 10 eta 12 urte arteko onena aldiz, Ainhoa Loiti. Hiruek opari banarekin hasi dituzte aurtengo jaiak.

Herriko balkoi ederrenaren jabea aldiz Bega Barko izan da. Barkok sorpresaz eta oso pozik jaso ditu udal ordezkariek eman dioten orkidea eta 100 axtrokiak.

Eskoriatza jai eta parrandarako leku aproposa izango da datozen lau egunetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak