2014/06/05 18:00

Antzerkia

'Publikoari gorroto' antzezlana

Unibertsitateko kaperan, Eskoriatza
Gaur, eguena, antzerkia dago. Huts Teatroa konpainiak 'Publikoari gorroto' antzezlana eskainiko du unibertsitateko kaperan, 18:00etan. Debalde da horretarako sarrera. Aktore bat (Ander Lipus), bi ikusle (Miren Tirapu eta Iñaki Ziarrusta) eta agertoki bat. Besterik ez du ikusiko ikus-entzuleak. Antzezleen esatenetan, besterik ez duelako behar antzerkiak; hortik aurrera hasten den jokoan, dena da posible. Teatroari buruzko hausnarketa jostalari baten moduan hasten da obra hori, publikoarekiko keinuz eta umorez; pixkanaka, ordea, arimaren barrunbe ilunenak joango dira agertzen: krudelkeria, bortxa, botere-harremanak... giza izatearen amildegi ertzera iristeraino. Xabier Mendiguren Elizegik idatzi eta Manex Fuchsek zuzendutako lana da Publikoari gorroto.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak