Eskoriatzako kultura etxea, Eskoriatza
Etxeko txikienek legeak hausten dituztenan gurasoentzat zer-nolako ondorioak izan ditzaketen aztertuko dute maiatzaren 27an, 18:00etatik 19:30etara bitartean, Kultur Etxean. Hitzaldia gaztelania hutsean izango da.
Antolatzaile nagusia Hezkuntza foroa izan da eta Carmen Torres, Gipuzkoako abokatu elkargoko kidea, izango da hizlarietako bat. Hogeita zortzi urtez abokatu penalista izandakoa da eta adin txikikoen koordinatzaile Abokatu Elkargoan. Horrez gain, EHUko Zuzenbide fakultatean adin txikikoen legearen inguruko masterrean irakasle. Bestalde, Marina Areta ere bertan egongo da, Gipuzkoako adin txikikoen Epaitegian gizarte langilea, hain zuzen.
Hizkuntza: Euskara