2014/05/17 10:00 - 13:00

Ikastaroak

Nerabeengana gerturatzeko gurasoentzat tailerra Eskoriatzan

Ibarraundi museoa, Eskoriatza
Eskoriatzako hezkuntza foroak gurasoei zuzendutako formazio saioak antolatu ditu, eta horien artean, nerabezaroaren mugen inguruko tailer bat. Gurasoek seme-alabekin duten erlazioa aztertu nahi dute, maiatzaren 17an, 10:00etatik 13:00etara, Ibarraundi museoan. Gazteek gurasoengandik zer espero duten abiapuntutzat hartuz, gizarte bezala zer eskaini ahal zaien aztertuko dute bertan. Tailer dinamikoa izango da, gurasoen parte hartzea sustatuko dueña. Carlos Malagón izango da gonbidatu berezia, Waldorf eskolako irakaslea eta nerabezaroan aditua. Historia eta geografian lizentziatua ere bada, saskibaloiko entrenatzailea eta drogomenpekotasun gaian bitartekaria, besteak beste. Ez da izen-ematerik behar tailerrean parte hartu ahal izateko.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak